ZORRETAN. Hika

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18 - Mapa ikusi
Data desberdinak -
Antolatzailea Hernaniko Udala

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

Emakumea eta gizona bikote dira aspalditik. Gaur emakumea aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio... Pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia. Emakumeak bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, amaren presentziak ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi.

• Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

• Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran

Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Iruzkinak

4
Polita
Merezi du
Tote 2025/04/10 egunean joan zen
Earra
Asko gustatu zait.Oso landuta eta ondo antzestua.Zorionaaaak
Koro 2025/04/10 egunean joan zen
Aktoreen lana goraipatzekoa!!!
Asko gustatu zitzaidan. oso modu desberdina, hain gai potoloak tratatzeko, ama-alaba harremana, zaintza, amatasuna/amatasun-eza, dueloak, minak eta erruak, zorrak... eta aipatzekoa eta goraipatzekoa, hiru aktore puska horien lana!! zorionak
Kistiñe Lujanbio Galdeano 2025/04/10 egunean joan zen
Unkigarria
Oso ona, historiak hasieratik arrapatzen zaitu eta bukaetaino arnasa gabe izaten zaitu... Aktoreak IZUGARRIAK daude
Libe 2025/04/10 egunean joan zen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.